Argentinarrak Urrutia izango du kide eta armintzar oilar nagusiak Ibai Perez; Garate-Ibargarai eta Necol-Gordon, hurrenez hurren, aurkari

Binakako Pala txapelketak berriz ere pilotazalearen ikusmina piztuko du gaur Mungia-n (19:00etan) bertan sailkapen ligatxuko bigarren ihardunaldia jokatuko baita.
Oraindik goiz den arren, azken hamarkadako bi izar nagusienek beren ibilbidea zuzendu nahi dute. Lehen ihardunaldian bai Fusto zein Gaubeka garaipen gabe geratu ziren eta finalerako sailkapenak garesti egongo direla aurreikusita ez dago lo hartzerik.
Pablo Fusto, aurreko lau edizioetako txapeldunak (Breffel, Ibai Perez eta bi aldiz Ibargarai-rekin) irabazteko helburua du eta baita pilotazaleari berriz nagusi izateko kondiziotan dagoela argudiatzea. Horretarako kide bikaina dauka, Urrutia. Armintzako atzelaria fin dabil eta faborito izango dira Garate eta Ibargarai-ren aurkakoan.
Esteban Gaubekak ere irabaztera ‘behartua’ dago arazotan sartzen ez hasteko. Ibai Perez izango du bizkarzain baina lehia ez da xamurra. ‘On fire’ dagoen Necol dauka aurreko koadroetan aurkari eta Gordon atzean, bikote sendoa.

Munduko Binakako XII Pala Txapelketa – Mungiako Frontoia Kartela