Bihar BIZKAIA FRONTOIAN (17:00etan, ETB) jakingo da argentinarrak bere 5.en txapela soineratzen duen edo aldiz nafarrak lehena

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA bere egun nagusiaren bezperatan da, finala jokatuko baitute FUSTO eta IBARGARAI-k bihar Bilboko BIZKAIA frontoian (17etan).

Iazko finala errepikatuko da eta printzipioz Pablo Fusto argentinarra faborito bada ere, nafarrak aukerak badituela esan daiteke. Finalerdietan Ibargarai aixe aritu zen eta Fusto aldiz justu xamar, lehen bi jokoetan batik bat. Aurkariak eta partiduak ezberdinak dira eta beste emaitzek zerikusi bakarra dute; pilotariaren morala zenbateraino igo, jeitsi edo mantendu den aurreko partiduen ostean.

FUSTO garaitzeko ahamena izan duen bakarretakoa da Xabier Ibargarai eta horrek zerbait esan nahi du. Halere, iazkoari erreparatuta, aukerak izateko dena era bikainean egin beharra dauka nafarrak, aukerarik txikiena baliatzen baitu txapeldunak tantua berenganatzeko. Gauzak ondo egiten badaki Ibargaraik baina hori asko zailtzen da aurkariak agintzen duenean eta beste finalista, Fusto, agintari izaten da normalean indar eta teknika itzelak baititu.

Fusto bere bostgarren txapela soineratzen saiatuko da. Bera da faborito baina badaki ondo jokatu beharra duela titulua erdiesteko. Ostean, Gaubeka eta Ibai Perez neurtuko dira hirugarren postua lortzekotan. Jaialdiari bukaera Aierbe-Imanol eta Zubiri-Brefel bikoteek emango die.