Argentinarrak bere 5.titulua erdietsi du asteburuan, laugarrena errezkan eta aurkariari 3-0ko markagailua jasan araziz

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA-k asteburuan ezagutu du bere 2015.eko txapelduna. Ezaguna zuen aurretiaz ere, lehiaketaren ‘nagusia’ izaten Pablo FUSTO argentinarrak jarraitzen baitu. IBARGARAI 3-0 menderatu du finalean beste behin iazkoa errepikatuaz.

Argentinarrak aixe irabazi du bere 5.en txapela, errezkan irabazitako aurreko hirurak bezala aurkaria 3-0 menderatuta. Iazko finalaren errepikapena izan da asteburukoa, Fusto indartsu eta zentratuta, aldiz Ibargarai oso urduri eta pilota enpalatu ezinik. Oso ondo jokatuta ere argentinarra menderatzea ia ezinezko bada, erraztasunak eman ezkero ‘nagusia’ri bidea irekitzea dela esan daiteke.

Ostean hirugarren eta laugarren posturakoa jokatu zen eta uste baino errazago Gaubekak 3-0 irabazi dio Ibai Perez sestaoarrari.