Nesken Gomazko Paletan  Ibarra-Maneiro eta Acosta-Navilliat atera dira garaile; larruzko paletan, euskaldunak, Leiba eta Beriain

Atzo iluntzean hasita da jada Necochea-ko euskal etxean aste osoz jokatuko den trinkete txapelketa. Hasierakoan nesken gomazko paletako bi partidu eta larruzko bat jokatu dira eta denak ere nabarmen irabazi dituzte garaileek. Irabazleak txukun arituta eta aurkariek berea eman ez dutenez garaipen xamurrak lortu dituzte.

Nesken Gomazko Paletan Ibarra-Maneiro eta Acosta-Navilliat izan dira irabazle, Larruzko Paletan Leiba-Beriain. Lehen bikoak 30-25 hartu du mendean Venezuela-ko Rangel eta Borges-ek osatutakoa. Venezuelakoek badute gaia trinketean ondo jokatzeko baina hutsegite asko egin eta garaipena lortu ezinik aritu dira. Bigarren partidua askoz ere estuago hasi da (7-7) baina laupabost tantutako abantaila hartu dutenean uruguaiarrek Sobrino-M. Sáez arabarrak etzi egin dute. Navilliat-ek indartsu jo du pilota baina zorte handiko tantuak ere lortuta, aurkariak burumakurtu ditu.

Larruzko Paleta ordea euskaldunak aixe irabazi dute (40-12) Venezuelako Vera eta Borrajo baino gehiago izanda. Dena den, garaipena gazi goxoa da Kepa Leiba eta, batez ere, Jon Ander Beriain-entzat zeinak horkatila bihurrituta bukatu baitzuen lehia. Ez du agian lehiaketa uztera behartuko baina ez du bere maila gorena ematerik izango ta txapelara bidean aukerak murriztu zaizkie. Dena den, borrokatuko dute.