Mungiako pilotalekuan bigarren ihardunaldia jokatuko da bihar (19:30etan)

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak bere bigarren ihardunaldia biziko du bihar Mungiako udal pilotalekuan.

Gauza asko erabakitzeko jaialdia izan liteke edo dena airean utzi lezakeena ere bai. Lehen partiduan, Landeta-Brefel eta Zubiri-Imanol beren ia aukera denak ez galtzekotan kantxaratuko dira. Bi bikoteek maila ona erakutsi zuten pasa den ostiralean baina galtzaile izan ziren eta ondorioz biharkoa hil ala biziko partida da beraientzat.

Bigarrenean Fusto-Ibargarai eta Gaubeka-Ibai Perez neurtuko dira, lehen ihardunaldiko irabazleak alegia. Lasaiago arituko dira baina lehen lehiaren emaitza jakinda, beraiena irabazita bikoteetako bat finalera zuzenean sailkatzeko aukeran izango da eta horrek tentsioa areagotuko du kantxan.

Bata zein bestea ikusteko partiduak izango dira eta seguru ikusleak erantzungo duela.