Armintza-ko oilar nagusia, Urrutia-rekin batera Landeta eta Gordon-en aurrean galtzaile aterata, Binakako txapelketari agur esatetik gertu da

BINAKAKO PALA txapelketaren laugarren ihardunaldiak dena utzi du airean. Hala eta guztiz ere, pasa den ostiraleko galtzaile nabarmenena Esteban Gaubeka izan da. Armintzako oilar nagusia, Urrutiarekin batera, galtzaile atera zaen Landeta eta Gordon-en kontrako lehian (3-1) eta hanka ta erdi finaletik at duela esan liteke. Geratzen zaizkion bi partiduak irabaztera ia behartuta egoteaz gain, aurkarien partzialen zai ere egon behar du binakakoa hasi artean maila onena ematen aritu den armintzarra.
120 puntu baino ez ditu pilatu. Fusto-k 280 ditu eta Zubiri zein Landetak 200. Lan oso zailak ditu gainera aurkari aurrean Zubiri eta Fusto izango baititu hurrengo bi norgehiagokatan.
Bigarren partiduan, Fustok ez zuen lortu garaipena eta ondorioz oraindik ez du finala ziurtatua. Hori, ehin handi batean, Ibai Perez-ek izaniko horkatilako bihurrituari zor zaio argentinarrak itzelean jokatu baitzuen. 1-3 galdu zuten txapeldunek Zubiri-Ibargarai bikotearen aurka lehen jokutik sestaoarrak errenka jokatu ostean. Ostiralean, bostgarren ihardunaldia jokatuko da eta zerbait erabakita geratu liteke.

ERANSKIÑA