BIZKAIA frontoia armintzarrak dauzkan gaitasunen testigu izan zen ostiralean non Zubiri garaitu zuen (3-2) Banakako final izugarri baten ostean

Ostirala, otsailaren 9a, egun handia zen Armintza herriarentzat eta egun hortan ikusitakoa ikusita are garrantzitsuago bihurtu zen. BIZKAIA frontoira hurreratutako orok final ikusgarria ikusi zuen. Esteban Gaubeka eta Erik Zubiri, biak herrikideak, maila gorena emateko gai izan ziren horrelako egun konplikatu batean eta beteranoak irabazi bazuen ere, gaztea izar lez konfirmatu zen.
Esteban Gaubeka-k lehen bi jokuak irabazita garaipenerako pausu handia ema zuen (3-2), batez ere, gero eginiko defentsa lanak txapeldun izatea ahalbidetu bait zion. 10-9 eta 10-8 irabazi zituen lehen biak, nahiz eta Erik-ere garaipenetik hurbil ibili. Denek Gaubeka-rentzako garaipen xamurra izango zela uste zutenean etorri zen benetako partidua. Hirugarrena 2-10 atera zuen aurrera Zubirik. Eta laugarrena 7-10. Dena airean, dena jokuan. Gaubeka defentsan eta Zubiri erasoan,…
Azken jokuan aurrea hartu zuen beteranoak (9-5) baina Zubirik azken txanpa zoragarria jo eta 9-8koa lortu zuen Gaubeka handi bat mendean hartuz. Sakera abiatu eta falta eginez finala ‘oparitu’ zion maisuari. Pena batean eta zoramena bestean. Ikuslegoa txoratzen final ikaragarri bat ikusi baitzuen.
Final handia, joku, emozio eta giro bikainez josia. Ezin gehiago eskatu. Gaubeka txapeldun.