BIZKAIA frontoian garaipen garrantzitsu bezain handia lortu zuen ostiralean Ibai Perez txapelduna kanporatu eta Banakako finalerako sailkapena lortuaz

Ibai Perez-en erregetza bukatutzat utzi zuen Esteban Gaubekak ostiralean. Sestaoarraren tituluaren lehen defentsa zen eta armintzarrak finalaurreko bikain bat jokatu ostean ezerezean utzi zuen txapeldunaren jokua. Ibai Perez-ek ere partidu bikaina jokatu zuen baina Gaubeka gehiago izan zen hasieratik (6-10). Ibai-k bigarren jokua irabazi (10-7) eta partidua berdintzea lortu zuen. Hurrengo biak ere txandakatu egin zituzten; 8-10 Gaubekak hirugarrena eta 10-8 laugarrena Ibaik.
Azkena, ikuslearen txalo artean, Armintzako ‘oilar’ nagusiak irabazi zuen (7-10). Garaipenak berriz final nagusi batean egotea ahalbidetzen dio eta gustura da armintzar beteranoa.
Ostiralean (19:00etan) final nagusia Zubiri-ren aurka, aurrez bihar bertan, material hautaketa.