Abadiñon (ostirala, 20:15etan) Nagore Martin eta Leire Etxaniz-en kontrakoan garaipena behar dute finalerditarako txartela lortzeko

 

Etzi bukatuko da Nesken Gomazko ‘mpb’ Paleta Zirkuituko ligatxua. Abadiñon, Matienako pilotalekuan lehiatuko dira N.Martin-Etxaniz eta Goikoetxea-Villanueva.

Urnietako eta Larrabetzuko pilotariarentzat hil ala biziko partidua da. Igandeko finalerdietan egon nahi izanez gero derrigor irabazi beharra dute. Abadiñon garaipena lortu ezkero, hirugarren postua ahalbidetuko dute eta Pradera eta Isasmendi, etziko partidura begira daudenak,  kanpoan utzi. Partidua benetan da zaila, dena den, beraientzat. Aurrean momentuko aurrelari zein atzelari handienetakoak dituzte aurrean eta hauek ere asko baitute jokuan.

Nagore Martin eta Leire Etxaniz hurrengo fasean izango dira seguru, baina emaitzaren arabera kontuak aldatu egingo dira bientzat. Arabarrak irabaziz gero finala izango du ziurtatua Olatz Arrizabalagaren gainetik jarriko baita sailkapenean. Etxaniz-ek lehen postuan berdinketa lortu dezake Laura Saez-ekin. Nahiz eta horrek ez dion finalerako sailkappen zuzenik emango, igandeko finalerdira begira konfiantza pilatuko du. Ondorioz, asko dago jokuan Abadiñon.