COVID-19ak ez zuen Miruaitz frontoia itzali; alderantziz giro bikaina Mutrikuko pilotalekuak bizi izan zuena. Lehenengo neurketan, Goixerri-Lekerika, Goenaga-A.Aldazabalen aurka. Hasiera batean, bikote urdiña gogor aritu bazen ere, Lekerikaren lan bikaina eta Goixerrik egin zuen lan serioa nagusitu ziren bukaeran: 15-13, 15-9.

Bigarrenean, gorabehera handiak. Lehenengo jokoan, Goiko-Manci 15-11 nagusitu ziren lan bikaina eta bikote sendoa osatuz; bigarrenean halaere, Barandika-Etchetok estrategia guztiz aldatuz, partidari itzelezko aldaketa eman zioten, jokoa Maci gaztearen gainean bideratu zutenean. Emaitza orain 15-4 euren alde eta dena azken jokoaren zain.

Orain baina, Goikoren esperientzia eta nagusitasuna berriz azaldu zen Manciren laguntasunarekin 5-2 amaitu zuten norgehiagoka.

Finala, Miruaitz frontoian abuztuaren 7an, 22:00etan.

54350ED8-604D-4730-AEC8-2DC2E86B622B

845C9918-CEB4-4C9B-9274-4E6838696D97

54350ED8-604D-4730-AEC8-2DC2E86B622B