Munduko Pilota Batzarreko Zuzendari teknikoak atzo izan zuen lehen kontaktua bertako federazioak deitutako Bolivia-ko pilotariekin

Bolivian Munduko Pilota Batzarrak, bertako federazioarekin elkarlanean, antolatutako pilota topaketak atzo izan zuen bere lehen eguna. Cochabamba-tik gertu dagoen Sakaba herrian batu ziren ekitaldietan parte hartuko duten pilotari zenbait. Eskuzko ihardunaldia izan zen dozena bat pilotarik hartu zuten parte bertan.

Ilusio itzela erakutsi zuten denek. Pilotalekuak ere nahiko txukunak topatu ditu zuzendari teknikoak, hori bai eskuin horma ere badutenak. Pilota mota ezberdinekin aritu ziren pilotariak, batzu hasiberriak izaki, eskutako arrazoak ekidin nahian. Gaurkorako takoak jartzeko ‘ikastarotxoa’ dago antolatua gero beraientzat (gehinentzat) ezberdina den eran jokatzeko plana izanik. Beraiek guante batekin jokatzen dute eta takoetara pasatzea berrikuntza izango da.

Beste behin Sakaba herria bisitatuko dute MPB-ko ordezkariek. Bertan gainera, gomazko paletako lehen saiakerak ere egingo dituzte izena eman duten hainbat neskekin.