Gaubeka-Ibargarai / Fusto-Imanol da Binakako Pala txapelketa luze eta eraberrituari bihar irekiera emango dion partidua (19:30etan)

 

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak bihar dauka estreinekoa Mungiako udal pilotalekuan (19:30etan). Aurkezpeneko zozketan ala egokituta, gaur egun batu daitekeen maila goreneko laukotea izango da lehiaketari hasiera emango diona. Beste pilotariak gutxietzi gabe Gaubeka-Ibargarai / Fusto-Imanol da pilotazaleak ikusi nahiko lukeen lehia handiena, sekula agian ikusiko ez zutena gainera lehiaketa eraberritu hau MPB-ak planteatu ez balu.

Fusto-k beste behin bere hatzamarra lokartuta jokatuko du. Hain zita garrantzitsuan ez dut hutsegin nahi bere interesak, berak soilik defendatzea nahi baitu. Partiduak sortutako ikusmina, txapelketako lehena izan arren, itzela da eta seguru Mungiako pilotalekuan nabarituko dela. Azken hamarkadako lau izar nagusiak batera, bakoitzak berea eman ezkero gozatu ederra hartuko du bertaratzen denak.

Bigarren partidua pixkat itzalean geratzen da baina protagonistak ere maila gorenekoak dira, Necol-Ibai Perez eta Landeta-Brefel arituko dira puntu gehien pilatzekotan. Etxeko semeak, Brefel indartsua izango du kide hain lan bikaina egiten ari den del Necol eta Ibai Perez-en kontrakoan.