Zubiri eta Imanol finalerako txartelaren bila arituko dira ostiralean (19:30etan) Gaubeka eta Ibai Pérez en aurka

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak datorren ostiralean ezagutuko du finalean izango den bigarren bikotearen nortasuna. Gaubeka-Ibai Pérez eta Zubiri-Imanol lehiatuko dira Mungiako udal pilotalekuan eta irabazlea Fusto-Ibargarai bikoaren aurka izango da zita nagusian.

Partidu denak ezberdinak dira eta are gehiago jokuan dagoena sari potoloa baldin bada, dena den, finalerdiaren aurrekari bat badugu eta ez da horretarako urrutira joan behar. Ostegunean bertan elkarren aurka aritu ziren bi bikoak eta  Gaubeka eta Ibai Pérez izan ziren nagusi (3-0). Iazko txapeldunek ezin izan zuten armintzar beteranoaren eta, batez ere, Ibai Pérez sestaoarraren jokua parekatu. Ostegunekoari buelta ematen saiatuko dira momentuz txapeldun diranak baina moralez gainezka daudenak aurkariak dira. Mungian ikusmina handia da.

Lehen partidua Landeta-Ibargarai eta Ayerbe-Brefel bikoteek jokatuko dute. Etxekoak badu garaipen gosea! Ia laugarren ekinean bere hurrekoenen aurrean lortzen duen lehiaketan lortu ez duen hori.