Iazko txapelketa ikaragarriaren ostean lortutako titulua defendatzeko lana dauka aurrez aurre sestaoarrak

Munduko Pilota Batzarraren 2018.eko Banakako Pala Txapelketa Nagusia eguerdian aurkeztu da Bilbon. Bertan, BIZKAIA FRONTOIAN jokatuko da gainera txapelketa larunbat honetan hasi eta otsailaren 9rartean.

Ibai Perez da txapela defendatzeko lanak dituena iazko balentriaren ostean. Tituluaren bere lehen defentsa izango da eta ez du xamur izango hor baititu borrokarako, batez ere, Fusto eta Gaubeka, azken hau moralez Kutxabank liga irabazi ostean. Ibargarai azpitxapelduna zein beste edozein ere kontuan hartu beharrekoak direla aipatu dute partaide guztiek ez baitago alda handirik hamarkotearen artean.

ERANSKINA