Sestaoarrak, bikain jokatuta, Imanol kanporatu du eta Gaubeka-k ez dio aukerarik eman Larrinaga-ri gaur eguerdian Sopelan jokatutako ihardunaldian

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA-k finalerdiak erabakita utzi ditu gaur eguerdian Sopelan. Ikusle asko batu da bertan Perez / Imanol eta Gaubeka / Larrinaga norgehiagokak ikusteko.

Imanol eta Gaubeka faborito ziren baina pilotazaleengan bazegoen esperantza Sestao-ko Ibai Perez-ek koadroko atzelari nabarmenenari lanak emango zizkiola. Susmoak egi bihurtu dira eta lanak eman bakarrik  ez, partidua irabazi dio sestaoarrak.

Ibai Perez-ek partidu bikaina jokatu du eta, une garrantzitsuenetan behar izaten den zortea lagun hartuta, lehen bi jokoak 9-10 irabazi dizkio Imanol-eri. Hasita, Ibai Perez-ek ez du barkatu eta hirugarrena 4-10 irabazita egin du finalerditarako pausua. Bere binakako lehiatako ‘kide’ FUSTO du zai.

Bigarren partidua ere 3-0koarekin erabaki da baina faboritoaren alde. Esteban Gaubekak bere lana txukun egin due eta Larrinaga aixe menderatu du (10-6, 10-9, 10-3). Armintzako ‘oilar’ nagusiak Ibargarai-ren kontra jokatuko du finalerdietan.