Binakako Txapelketaren 5.ihardunaldian Brefel-ek ordezkatuko du (19:00etan)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusiak bere 5.ihardunaldia pasatuko du bihar Mungian. Erabakiorra izan daiteke gehienentzat, artean Ibai Perez-entzat, baina sestaoarra ezingo da bertan aritu. Aurreko ostiralean eginiko bihurritua tarteko, baja da egungo txapelduna. Bere tokia Brefel-ek beteko du eta Zubiri-rekin batera Gaubeka-Gordon izango dituzte arerio.
Azken hauek Kutxabank Liga irabazi zuten eta elkarrekin joku ona egiten badakite. Beharko dute, porrot batek aukeretatik kanpo utzi bait ditzake biak.
Aurrez, Fusto eta Ibargarai faborito dira Landeta-Urrutia bikoaren kontrakoan baina bakoitzak berea eman beharko du ezusteak ekidin nahi izanez gero.