Necol eta Zubiri menderatu dituzte Sopela-ko udal pilotalekuan

MPB Banakako Pala Txapelketa Nagusia Sopelan izan da gaurkoan. Final laurdenetarako txartelaren bila aritu dira alde batetik Imanol eta Necol eta bestetik Zubiri eta Brefel.

Bi partidu ezberdin izan dira eta lehena Imanol-ek irabazi badu ere, asko sufritutakoa izan da garaipena. Aldiz Brefel-en garaipena argia, oso argia izan da Zubiri baino gehiago izan ostean.

Lehen partidua bizia, kalitatezkoa eta oso parekatua izan da. Edozeinek izan ditu irabazteko aukerak. Lehen jokua Necol-ek irabazi du 5-10. Hurrengo biak bizkaitarrak atera ditu aurrera baina oso oso larri (10-8,10-9). Laugarrena berriz Dax-eko aurrelariak irabazi ostean (7-10) dena geratu da airean. Azken joku erabakiorra 10-8 irabazi du Imanol Ibañéz-ek arnasa sakon hartuaz. Final laurdenetan Gaubeka izango du aurkari.

Bigarren finalerdia azkarragoa izan da. Brefel, oso sendo, aixe nagustitu da lehen bi jokuetan (7-10, 2-10). Zubirik berea jarri du baina tantuak beti beste aldera erori dira. Hirugarren jokuan izan du aukera partiduan sartzeko baina 9-10 galdu du eta bere BANAKAKO ibilbidea lehen partiduan bukatutzat eman behar izan du. Brefel eta Ibai Perez neurtuko dira final laurdenetan.