Johana Zair eta Lis Garcia agentinarrek aixe irabazi zuten beren estreinekoan Trinidad-en; Irazustabarrena-Martin (euskal selekzioa), L.Acosta-M.Acosta (E.E. Flores), beste garaileak

Giro polita bart Polo Besonart trinketean Nazioartekoari hasiera emateko. Hiru partidu jokatu ziren eta denetan izan zen zeresana nahiz eta garaipen zein porrot guztiak ezberdinak izan.
Lehen partiduan Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin (euskal selekzioa) jaun eta jabe izan ziren Txileko Bastarrica-Solas bikoaren kontrakoan (30-10). Bigarrenean, eguneko ezustekoa eman zen batez ere partidu nola joan zen ikusita. Matilde eta Leonela Acosta uruguaiarrek irabazi zuten Venezuelako Diana Rangel eta Mariale Borges-en kontrakoa partiduari buelta ikaragarria eman ostean. 26-14 irabazten joan ziren Venezuela-ko neskak, ondo jokatuaz gainera, eta aurkariak arriskatu eta hurreratzen hasi direnean urduritasunean murgildu eta ezin izan zuten partidua aurrera atera. Azkenean, 28-30.
Lehiatuena azken partidua izan zen eta bertan Zair-Garcia argentinarrek garaipena lortu zuten (30-12) Ibañez-Saez euskaldunen kontra. Euskaldunek gehiago merezi izan zuten baina aurkarien tenpleak eta definitzeko gaitasunak etzien markagailua itxuratzen utzi.
Gaur bigarren ihardunaldia jokatuko da zeinetan jada finalaurrekotarako sailkapen aukerak definituko diren.