Labrit pilotalekuan Olatz Arrizabalaga eta Laura Saez faborito dira Nagore Martin eta Ane Villanueva-ren kontrako partiduan

 

Nagore Martin eta Laura Saez gasteiztarrak, ligatxuko lidertza lortzeko aukera gehien duten bi pilotariak, protagonista izango dira larunbat honetan Iruñako Labrit pilotalekuan (11:30h.).

Elkarren aurka arituko dira, bata Olatz Arrizabalagarekin eta bestea Ane Villanueva-rekin. Lau protagonistek orain 15 egun Larrabetzun jokatu zuten baina bikotez aldatuta eta orduan, oso erraz, arabarrak gailendu ziren. Orain indarrak parekatuago daudela ematen du baina halere Arrizabalaga-Saez bikoarenganako joera du partiduak.

Bientzat ligatxuko azken partidua izango da eta irabazi ezkero sailkapen buru izango dira. Hurrengo lehia, ligatxuko azkena urriafren 30ean (ostirala, 20:15etan) Abadiñon jokatuko da eta bertan Goikoetxea-Villanueva / N.Martin-Etxaniz neurtuko dira. Partidu hori denentzat izan liteke erabakigarria larunbateko emaitzaren arabera.