Munduko Pilota Batzarrak gidatutako zirkuituaren finalean –Mendillorri- jokatuko du atzelari nafarrak, Uriarte kide duela, M.Gonzalez-Antxia bikote indartsuaren aurka; beheko mailan Berrogi-Albiasu eta Bengoetxea-Zabalza neurtuko dira

I.TRINKETE TOUR egitasmoaren bostgarren lehiaketak larunbaterako ditu iragarrita bere finalak.  Nafarroa-n, Mendillorri trinketean jokatu da lehiaketa eta bertan jokatuko dira finalak (16:45etan).

Final nagusian Mikel Gonzalez, Ander Antxia eta Rober Uriarte arituko dira, hegoaldeko trinketista nabarmenenak, baina beraiekin batera tarteko izango da baita ere nafartar harri bitxia; Javier Lukin.

Abadiñoko aurrelariarekin egingo du bat nafarrak Gonzalez-Antxia bikote sendoari aurre egiteko. Ez ditu lan xamurrak izango Lukin-ek batez ere Mendillorriko trinketean Berriz-eko aurrelariak min asko egiten baitu sakearekin eta hortik apurtu bait daiteke partidua. Rober Uriarte-k ere izango du zeresana binakako jokatutako bi lehiaketak berak irabazi baititu, biak Mikel Gonzalez berari gainera.

Aurrez, nafarren arteko lehia promesa mailan; Berrogi-Albiasu eta Bengoetxea-Zabalza lehian.

Atxikita KARTELA