Garai berri eta berezi hauetan, publiko ezak eta gizartearen zein kirolean dauden egoera nahasiek, ezusteko emaitzak  ugari ekarri dituzte kirolaren mundura. 2020en denboraldia izten  zuen JAWTko banakako finala (nahiz eta jada 2021ean ospatu) faborito argiarekin aurreikusten zen eta aldiz bestetik,  txapela irabazteko gauzak oso ondo egin beharko zituen hautagai batekin.

Jokin Arbek (Markina, 1991) atzo Aimar Berriatuarra 2-0 garairu zuen, nahiz eta Aimarrek bere aukerakeduki zituen bigarren setean. Markinako aurrelari trebea 3-0ekoarekin hasi zen, urruneko dejadak eta Aimar ezustean harrapatu zuten bi paretekin baliatuz. Pixkanaka, Aimar entonatzen hasi zen eta 7-3koan ezbehar txiki bat izan zuen Arbek egindako bi paretetako bati erantzun nahi izan zionenan. Aimarrek bihurdura txiki bat izan zuen orkatilan nahiz eta azkenean sustoan geratu. Lehen setaren amaieran, Arbe 12-6ko emaitzarekin aurreratu zen.

Bigarren setean gauzak berdinduta hasi ziren. Aimarrek frontisetik urrun mantendu zuen Arbe eta honek ezin izan zuen bere jokoa plazaratu. 6-5ekoarekin gauzak oso estu jarraituko zutela zirudien, baina Aimarrek 5-0eko partziala lortu zuen eta hirugarren setaren atarira heldu zen 11-5ekoarekin. Arbek Aimarren partziala gainditu zuen eta finala 11ra berdindu zuen. Azken tantoa saketik lortu zuen. 12-6 eta 12-11 Jokin Arberentzat.

Atarikoan, Antxon-Del Riok 15-13 eta 15-12 irabazi zieten Iparraldeko Laduche-Basque puntistei.

Finala, errege egunez urtarrilaren 6an eskeiniko du etb1-k.