Binakako Txapelketaren 6.ihardunaldiko emaitzen ostean Fusto-Ibargarai / Landeta-Gordon da txapelak erabakiko dituen azken norgehiagoka

BINAKAKO PALA TXAPELKETA nagusiak ligatxuko azken ihardunaldia ostiral iluntzean bizi izan zuen Mungian eta ostean erabakita geratu da larunbaterako finala.
Fusto eta Ibargarai-rekin batera Landeta eta Gordon izango dira finalean eta gainera, emandako emaitzak tarteko, gazteak bikote osatuko dute izan izarren kontra aritzeko.
Landetak, Ibargarairekin bikote, partido oso serioa jokatu eta garaipena lortu zuen Necol-Gordon bikoaren aurka (1-3). Zubiri-k, gaixo, ezin izan zituen bere aukerak defendatu. Etxeko pilotariak garaipen eta partzial horrekin finala lortua zeukan. Bigarren lehian Ibai Perez ere ezin izan zen aritu eta Brefel-ek ezin izan zion finalerako bidean lagundu Gaubeka-rekin batera galdu baitzuen Fusto eta Urrutia-ren aurka (2-3).
Ondorioz, ezusteko finala geratu da aurtengoan non aurreko bi ediziotako finalistetatik bakarra izango den, Pablo Fusto. Ibargarai izango du kide finalean eta, txapelketa bikain baten ostean, Landeta eta Gordon merezita daude bertan.

MATERIAL HAUTAKETA
Lau protagonistak larunbataren esperoan daude, orduan jokatuko baitute lehia nagusia. Dena den, aurrez ere izango dira Mungiako pilotalekuan, bihar asteazkena 12:00etan pilota aukeraketa izango baita bertan.