Logo-Trinkete-TourHegoaldeko trinketista nabarmenenak aldiz, etxean, beren nagusitza erakutsi nahi dute bihar zein etzi Abadiñon.

I.TRINKETE TOUR-ak bere banakako lehen lehiaketari asteburuan eman zion hasiera eta lehen ekin horretan iparraldetik hurreratutako bi pilotariak agur esan zioten lehiaketari. Palomes galtzaile izan zen Ugarte-ren kontrakoan eta WALTARY-k ezin izan zuen Antxia abadiñarraren kontrakoa bukatu.

Bihar Bixintxo Bilbao eta Kurutcharry kantxaratuko dira Abadiñoko TORNOSOLO-n eta beren kideek eginikoa hobetu nahiko dute, hau da, irabazi.  UGARTE eta GONZALEZ izango dituzte aurkari hurrenez hurren. Bixintxo, ezker horma utzi eta indartsu omen dabil trinketean. Onenen pare. Faborito Iparraldekoa izango da baina kontu eduki beza Algortako txikiarekin. Ostean, Kurutcharry-ren txanda izango da. TORNOSOLO KOPA-ko txapeldun izana orain hamar urte edo, Ezkurra menderatu zuen orduan, gogotsu dator Abadiñora nahiz eta jada bere jokuak maldan beherakoa hasia duen. Mikel Gonzalez indartsu bat izango du arerio; bataren teknika eta bestearen bizitasuna lehian, partidua irekia da benetan.

Eta lehen mailako azken final laurdena larunbat goizean jokatuko da. Mikel Rafael gasteiztarrak iazko txapeldunari egin beharko dio aurre, hau da, Rober Uriarte abadiñarrari. Etxeko pilotaría da favorito baina gasteiztarrak badu ezustekoa emateko dohairik. Hiru garaileek eta Antxiak, finalerdiak osatuko dituzte.

Promesa mailakoan, larunbat goizean, bi partidu jokatuko dira eta irabazleek finalaurrekotan egoteko txartela erdiestiko dute baita. Artutx eta Etxebarria dira favorito. Nafarrak Joseba Bilbao-ren aurka jokatuko du eta dimoztarrak ordea Uribe-ren aurka. Datorren osteguneko finalaurrekotan zai dira Gordon eta Gandiaga taldeburuak.

Axikita JAIALDIKO KARTELA