Gernikako txapelketako finalerdiak kantxaren egoerak baldintzatu zituen. Zorua bakarrik salbatu zen hezetasun ikaragarritik, eta egoera hori oso ezohikoa izaten da, baina tokatzen denean, ahalik eta ondoen aurre egin behar izaten zaio.

Pilotak ihes egiten zuen, efektu kaltegarria sortaraziz pelotari. Frontisak errebesez jo ezkero, pilota jaitsi arazten zuen eta eskuinarekin jo ezkero aldiz pilotak gorantz hegaz egiten zuen, botea eman ondoren gelditu egiten zen ordea… Hala ere, pilotariek nahikoa egin dute egoerara moldatzen, piloteorik ia egon ez den arren, eta bai akats asko, baina pilotaren ihesaldiak eragindakoak.

Lehen partidan, Diego Beaskoetxeak eta Mikel Mancisidorrek 15-10 irabazi zuten Urko Lekerika eta Julen Del Ríoren aurka. Gernikako aurrelari beteranoa azkarrena eta eskarmentudunena izan zen egoerara egokitzeko orduan. Bigarren setean, Urko eta Del Rio ondo sartu dira jokoan. Lekerika gaztea ausarta, eta Julen pilotara ondo joan eta eskuina askatzen. 9-15 urdinentzat. Berdinketa haustean, ia ezustekoa eman zuten. Urko eta Del Rio 2-4 aurreratu ziren, aurrelari gaztea ondo botatako bi paretekin ausartu zen, baina Diego ondo moldatu zen. Azkenean 5-4 erremontatzea lortu zuten. Azken tantoa kalitate handikoa izan zen, partidako onena.

Bigarrenean, Antxon Alberdi eta Jon Zabala 9-15 nagusitu ziren Arberen (Hormaetxeak bertan behera utzi zuen bere partaidetza) eta Urtasunen aurka. Urdinak, akatsak egiten hasi ziren bigarren setean. 10-2koarekin dena erabakiko zela zirudien, baina Antxon eta Zabala partidan sartu ziren berriro ere serio jokatuz, eta 13-10 eta 14-11 hurbildu ziren azkenik markagailua iraultzeko eta 14-15 irabazteko.

Datorren ostiralean, final handia (18:00etan):

BEASKOETXEA-MANCI vs ANTXON-ZABALA