Mungiarrak, Ibargarai-rekin, Fusto-Urrutia bikoari egingo dio aurre berarentzan Binakako Pala Txapelketako lehen partidua izango denean (19:00etan)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusiak gaur izango du bigarren ihardunaldia Mungiako udal pilotalekuan.
Irekiera jaialdian lez, gaur ere giro bikaina aurreikusten da partiduak ere halakoak baitira. Lehen partiduan, gaurkoan bai, etxeko pilotariak jokatuko du. Lehen ihardunaldian ezin izan zuen jokatu lan arazoak tarteko. Necol-ek ordezkatu zuen orduan. Gaur bere buruaren defentsa berak egingo du eta Ibargarai atzelari indartsuarekin batera Fusto eta Urrutia-ri egin beharko die aurre. Ez da partidua xamurra baina atzean garantiazko atzelaria izanda itxaropentsu dago mungiar zalegoa. Fusto garaitzea beti da konplikatua eta Urrutia-k estreinekoan emaniko maila ikusita bikote sendoa osatzen dute. Galtza bete lan etxeko pilotariarentzat
Ostean, Gaubeka eta Ibai Perez faborito dira Zubiri-Gordon bikotearen kontrakoan baina bakoitzak berea eman beharko dute. Batez ere, armintzar aurrelariaren joku puntu bikainak kexkatzen ditu aurkariak.