Lehenengo finalerdia:Goikoetxea-Aimar vs Arbe-Lopez

Bigarren finalerdia: Beaskoetxea-Zabala vs Erkiaga-Etxeto

 

Hondarribiko Grand Slameko ligaxka amaituta, bihar, urriak 9, torneoko finalerdiak jokatuko dira.

Partidak 20.00etan hasiko dira Jostaldi pilotalekuan, eta 23.15etik aurrera jarraitu ahal izango dira ETB1en.

Lehenengo partidan, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazabalek Jokin Arbe eta Imanol Lopez izango dituzte aurkari. Lehenengoak nagusi izan dira A multzoan, eta, beraz, litekeena da finalerdietara errematatzeko asmoz iristea. Baina Arbe eta Lopez ere Hormaetxea eta Manci irabaztetik datozte bigarren jardunaldian, eta, beraz, ez du erraz jarriko duten itxurarik.

Bigarren finalerdian, Diego Beaskoetxea eta Jon Zabala, joan den astean Hormaetxea eta Manciren aurka irabazi ondoren multzoko lehen postuan sailkatu zirenak, aurrez aurre arituko dira Artiz Erkiaga eta Nicolas Etxetorekin. Azken hauek benetan arriskutsuak dira, batez ere Erkiaga, uda ikusgarria egitetik datorrena eta Gernikako Grand Slama bezalako txapelketa garrantzitsuetan garaipen sendoak sinatu dituena.

Argazia: Jai Alive