Pilotari batzuk jada finalak ziurtatuta dituzte ligatxuko azken ihardunaldiaren faltan; artean Sagarzazu-Mutuberria, Ziarrusta-Ugarte euskaldunak eta Diaz-cabello mexikarrak

Gaur jokatuko da Bilbon bertoko trinketeko eskuz binakako masterraren finalerditako jaialdia non mexikarrak, Waltary eta euskal selekzioko pilotariek kolorea emango dioten BIZKAIA trinketeari. Dena den, jada lehiaketa erdilanetan da eta Tornosolon eskuz zein Bilbon gomazko paletan jokatzen ari diren jokamoldeetan badira finalistak.

Trinketean euskal selekzioko Sagarzazu-Mutuberria finalista dira atzo bigarren partidua irabazita. Abadiñon ostera, igandeko azken finala mexikarrek eta euskaldunek jokatuko dute. Diaz-Cabello / Ziarrusta-Ugarte, bikaina partidua. Neskatan Larrarte gipuzkoarra eta J.Miranda uruguaiarra ere finaleko txartelaren jabe dira eta beste dena airean dago. Txapelketak gaur eskua izango du protagonista, Abadiñon banakakoak eta Bilbon binaka Elitea. Itxura bikaineko bi jaialdi.

Atxikita orainarteko emaitzalk eta gaurko karteldegia.

:arrow: Emaitzak 1. Ihardunaldia

:arrow: Emaitzak 2. Ihardunaldia

:arrow: Karteldegia 3. Ihardunaldia Bilbo eta Abadiño