logos-trinquete-tour_80Munduko Pilota Batzarrak gidatutako zirkuituak larunbatean erabaki zituen bere bostgarren  sariketako finalak (promesa eta lehen maila)Nafarroako hiriburuan; hurrengoan txapeldunen nortasuna jakingo da

I.TRINKETE TOUR egitasmoaren bostgarren lehiaketak larunbatean izan zuen Nafarroa-n bere parada. Bai promesa mailan zein lehen mailan erabakita geratu ziren finalak goiz eta arratsaldez jokatutako lau partidua interesgarriren ostean.

Lehen mailako bi finalerdiak kolore bakoak, hobe esan kolore bakarrekoak, izan ziren. Goizez Mikel Gonzalez eta Ander Antxia, arratsaldez Rober Uriarte eta Javier Lukin jaun ta jabe. Goizekoan, Gordon eta Ugarte 40-18 izan ziren garaituak. Kurene-ko bikoak ez zuen TORNOSOLON emaniko mailarik eman eta merezita galdu zuten. Arratsaldekoan, ezinean aritu zirenak arabarrak izan ziren. Mikel Rafael eta Gereñu oso arerio xamurrak izan ziren Uriarte eta Lukin-entzat. Abadiñarrak min asko egin zuen sakearekin eta partidua erraz apurtu zen (40-17).

Parekotasuna jaialdi bikoitzeko lehen partiduan bakarrik izan zen, etxeko pilotarien artekoan. Artutx-Iriarte eta Berrogi-Albiasu neurtu ziren eta garaipena azken hauek lortu zuten (40-36). Aipagarriena Albiasu gaztearen joku bikaina. Arratsaldeko ‘promesa’ mailako finalerdia Bengooetxea-Zabalza bikoak aixe atera zuen aurrera (40-17). Dima-ko Ziarrusta eta Etxebarria ez ziren heuren mailan aritu ‘beteranoei’ asko lagunduaz huts asko tarteko.

Finalak hurrengo larunbatean jokatuko dira. Lehen finala nafarren artekoa izango da, bigarrenean    -lehen mailakoan- hegoaldeko hiru izar distiratsuenak etxeko harri bitxiarekin batera lehian, oso interesgarria.