Iparraldeko Elgart eta Amulet menderatu dituzte (40-24) nabarmen gehiago izan ostean

Ikusle mordoxka lekuko, Mikel Gonzalez eta Ander Antxia izan dira aurtengo San Blas txapelen jabe. Larunbateko final 40-24 irabazi dute Elgart eta Amulet bikotearen aurka.

Iñork uste baino errazago gailendu dira etxekoak, finala nabarmen galtzen hasi arren (1-7). Iparraldekoen joku onak baino etxekoen hasiera okerrak eman die abantaila ‘kanpotarrei’ eta aurrea mantendu dute 9-15erarte. Hor hasi dute beren mailaren agerraldia berriztarrak eta abadiñarrak. Antxiak pilota asko jarri dizkio hanketan Elgart-i eta hau ez da oso ondo moldatu defentsan. Pilota asko eroso utzi dizkio Mikel Gonzalez-eri eta honen abiadurak dantzan jarri ditu aurkariak. Tantu asko lortu ditu berriztarrak sarean zein zabalean, Elgart ezinean zebilen bitartean.

Amulet ere deseroso aritu da finalaurrekoetako partiduarekin alderatuz. Abiadura gehiago eman diote pilotari aurkariek eta horri ezin izan dio aurre egin atzelariak ere. Bi postuetan gehiago izan dira bertokoak eta hortik ondorioztatu daiteke azken emaitza.

Aurrez Bizkaiako Gomazko Paleta finalean Aboitiz-Arrieta nagusi Arana-Laka bikotearen kontrakoan (30-23).