Bihar Trinketeko Banakako TORNOSOLO KOPA SARI NAGUSIA eskuratu nahi dute izen bereko Abadiñoko trinketean (19:30etan)

 

Mikel Gonzalez eta Ander Antxia prest dira bihar TORNOSOLO KOPA Sari Nagusiko finala jokatzeko. Iluntzeko 19:30etan jokatuko dute biek, aurrez (18:15etan) Bizkaiko Gazte mailako finalerdia Kamiruaga (Kurene) eta Arana-k (Atxarte) jokatu ostean.

Berriztarra da titulurako hautagai nagusia joku puntu bikaina erakutsi baitu final laurden zen finalerdian. Antxia, lehiaketako partidurik jokatu gabe da oraindik, finalerdian Paxkal De Ezcurra-k uko egin baitzion jokatzeari. Aspuru-ren aurka lagunartekoa jokatu eta galduta heltzen da abadiñar beteranoa finalera, konfiantza gehiegi gabe alegia.

Halere banaka asko jokatutakoa da Antxia, esperientzia handia duen pilotaria eta horrek asko balio du halako partiduetan.

Mikel Gonzalez-i aurre egitea ez da sekula xamurra izaten. Berriztarrak abiadura itzela ematen dio pilotakada bakoitzari eta gainera trinketeko jokura ondo egokitua dago jadanik, teilatu zein sarea ondo bilatzen duelarik. Hegoaldeko pilotari onena da bera eta iparraldean ere jada tarte bat egina daukana. Guzti horregatik, bera da faborito baina edozeinek beste daki Mikel berak, aurkari duen Ander Antxia arerio oso gogorra dela.