Munduko Pilota Batzarrak gidatutako 2014ko zirkuituak bere azken torneoari bukaera emango dio hurrengo urtarrilaren 2an Bilboko Miribillan kokatutako trinketean

I.TRINKETE TOUR egitasmoaren seigarren eta azken torneoko FINALAK pasa den asteburuan erabakita geratu dira Bilboko BIZKAIA trinketean. Finalaurreko dotore eta lehiatuen ostean M.Gonzalez-Ugarte / Inchauspe-Benesse maila gorenean eta Arabio-Gereñu / Gordon-Etxebarria lehen mailakoan izango dira ostiralean jokatuko diren finalak.

Ostiralean eta larunbatez jokatu dira finalaurrekoak. Ostiralean Mikel Gonzalez-ek bere benetako maila eman eta, Ugarte txukun batek lagunduta, Laurent Lambert eta Lukin garaitu zituzten 40-29. Larunbat eguerdian Inchauspe-Benesse bikoak, Monce (Uriarteren ordezko) eta Antxia hartu zituzten mendean (40-27). Bi partidu dotore ikusi ziren Bilboko trinketean.

Lehen mailakoetan Arabio  eta Gereñu-k Gandiaga eta Mikel Rafael garaitu zituzten (40-31) beti abantaila handiak izan ostean eta Gordon-Etxebarriak Ziarrusta eta Zabalza (40-37) orainarteko partidu gogor eta lehiatuenean.

Bilboko trinketeak jasotzen duen maila goreneko lehen lehiaketa da eta gustora egoteko moduko maila erakutsi dute pilotariek. Orain, denak dira finalaren esperoan. Urtarrilaren 2an jokatuko dira arratsaldeko 18:30etan hasita.