Logo-Trinkete-TourR.Uriarte abadiñarraren porrotak ezerezean utzi du bizkaitarren erabateko nagusitasuna Tornosolo Kopa-ko finalaurrekotan

I.TRINKETE TOUR-aren barnean kokaturiko Banakako TORNOSOLO KOPA lehiaketak erabakita ditu bere finalaurrekoak. Ezustekoz betetako txapelketa dihoa orainartean, halaber pasa den asteburuko Waltary-ren porrot-ari atzo eta gaur Bixintxo Bilbao eta, batez ere, Rober Uriarte txapeldunarenak gaineratu behaz zaizkiolako.

Abadiñarrak huts egin du gaur goizeko Mikel Rafael-en kontrakoan (35-40). Berak ez du asmatu pilota sareratzen, arabarrak bai ordea eta hor izan da alde nabarmenena. Sakean ere txukunago ibili da Mikel Rafael zeinak finalaurrekotan Antxia izango duen aurkari.

Atzo, beste behin, Ugarte-k eman zuen ezustekoa Bixintxo Bilbao 20-40 garaituta. Iparraldeko pilotaria faboritoen artean egon arren ez zen bere mailan aritu eta Ugarte inspiratu batek oso erraz garaitu zuen. Partidu lehiatuena Kurutcharry eta Mikel Gonzalez-ek jokatu zuuten atzo. Berriztarrak 38-40 irabazi zuen sarean aurkariak baino gutxiago asmatu bazuen ere. Markagailua 38-39 zihoala, Iparraldekoak sake falta egin eta lasaitu ederra hartu zuen bizkaitarrak. Finalerdian Ugarte eta M.Gonzalez lehiatuko dira.

Promesa mailakoan, Joseba Bilbao eta Etxebebarriak egin dute gaur finalaurretarako saltoa. Lemoako atzelariak Artutx nafarra garaitu du (30-20), Etxebarriak aldiz Uribe (30-10). Finalerdietan, Gandiaga eta Gordon izango dituzte arerio hurrenez hurren.

Axikita ASTEBURUKO EMAITZAK