Hegoaldeko trinketista hoberenak eta Iparraldeko azken urteetako izar nagusienetakoa TORNOSOLO KOPA NAGUSIA irabaztekotan

 

Aurreko ostiralean Promesa mailakoa bukatuta, ostiral honetan maila gorenekoen TORNOSOLO KOPA hasiko da. Elitekoen sari nagusian Hegoaldeko pilotari handienetakoak jokatuko dute, baita azken urteetako Iparraldeko izar nagusienetakoa den Paxkal De Ezcurra urruñarrak ere.

Hasiera batean Thierry Harismendi zen Iparraldeko hautatua baina atzo Garazi-ko jaialdian min hartu eta ordezko paregabea izango da Abadiñon. Paxkal De Ezcurra-rekin batera bertoko Mikel Gonzalez, Inhar Ugarte, Ander Antxia, Oier Gurutzealde eta Asier Aspuru (promesa mailako txapelduna) izango dira lehiakide.

Urruñakoa da lehen Tornosolo Kopa irabazitako pilotaria, jada 10 urte baino gehiago igaro dira ordutik. Ostean, Paxkal izan da Abadiñon tituloa berritzekotan baina ezin izan du Mikel Gonzalez eta Rober Uriarte-ren kontra galduta. Hirugarrenean lortuko ote du bere bigarren titulua?

Ez du lan erraza izango urruñarrak aurtengoan ere hor izango baita Mikel Gonzalez, Antxia bera eta indartsu datozen gazteak ere.

Tornosolo Kopa irabazitakoak Paxkal De Ezcurra bera, Loquillo mexikarra, Kurutcharry, Mikel Gonzalez, Rober Uriarte,…. Izen handiak izan dira. Aurtengo final abenduaren 4an jokatuko da, kanporaketak ostiralan honetan eta azaroaren 27an.

Hurrengo hiru ostiraletan partidu bikainak Abadiñon. Ez ezazu aukera pasatzen utzi.