Bihar, arratsaldeko 18.00etan hasiko dira Berriatuko Mendibarren Pilotalekuan JAWTeko Banakako txapelketaren finalderdiak, zoritxarrez ikuslerik gabe jokatuko diren finalerdiak. Antxon eta Arbek, Aimar eta Beaskoetxea izango dituzte aurkari hurrenez hurren. Faborito gisa, beteranoak aterako diren arren, Antxon eta Arbek ez dute ezer galtzeko eta ritmo ionean datoz pasa den astean jokatu eta irabazitako final-laurdenetako partidarekin.

Pelotazaleak ongi dakienez, banakako partiduetan sakea gauza garrantzitsuenetakoa izaten da eta bihar ere hala espero da, Berriatuako frontoiak ere indarrak parekatzen laguntzen du beraz edozer gauza pasa daiteke bizkaitarren arteko bi lehietan.