Pilotari arabarrak ezker hormako txapelketa berenganatu dute Uruguay-en

Igandean hasi eta atzo bukatu, Munduko Pilota Batzarrak antolatzen duen nesken gomazko paleta txapelketa jokatu da Uruguay-ko Trinidad herrian. Nagore Martin eta Laura Saez izan dira indartsuenak eta nagusitazun osoz atera dute aurrera lehiaketa. Printzipioz parekotasuna bilatzen zuen txapelketa izan da non pilotariak nahasian jokatu duten ligatxua eta onenak lortu duten azken faserako txartela.

Ligatxuko partidu eta emaitza denak aurreikusi zitezkeen bezalakoak izan dira baina ezusteko bakar batek azken faseko parekotasuna zapuztu du eta bikote indartsuena batu. Johana Zair eta Mariale Borges bikoak 20-19 irabazi du Nagore Martin eta Ana Moreira-ren arteko lehia eta arabarren alderako erori da zortea.

Finalaurrekoa xamur atera dute aurrera Nagore eta Laurak Irazustabarrena-Borges bikoaren aurka (20-9). Bestean, galtzabete lan Rangel eta Ibañez-entzat Zair eta Solas-en kontrakoan (20-17). Finala, beste behin, oso erraz arabarrentzat (20-9).

Gaur iluntzean (19:15etan) hasten da trinketeko lehia zeinetan bakoitzak bere bikote zehatza iizango duen eta bere selekzioa defendatu. Johana Zair eta Lis Garcia argentinarrak dira favorito.