Necochean jokatuko den trinkete txapelketaren aurretik argentinar lurretan jokatu den txapelketak, emaitzetaz gain, gerora begirako lorpen dotoreak eman ditu

Hiru egunez Nesken Gomazko Paleta zein Larruzko Paletako partiduz jositako asteburua izan da Funes-ko herrixkan (Rosario). Edozein lehiaketetan bezala, emaitzak garrantsitsuak dira pilotari orok txapelak izaten baititu helburu, baina kasu honetan emaitzetatik aparte Munduko Pilota Batzarrak jasotako balorazioak ere badu bere garrantzia.

Aurrera begiratu beharra dago zeren batez ere nesken alorrean lan asko eta bikaina egin litekeela nabarmen geratzen da beste behin ere. Funes-en neska denek maila txukuna eman dute baina oraindik eman dezaketenetik oso urruti. Venezuela, Argentina, Uruguay eta euskal trinketistek (Lorena Sobrino eta M. Sáez) dotore jokatu dute eta beraiein Bolivia-ko neskan gaineratu behar. Eveline eta Jessica lehen aldiz aritu dira horrelako txapelketa batean eta beraientzat oso ezberdina den material batekin baina txukun moldatu dira. Oso gazteak izaki, beraien hobekuntza tartea gainera ikaragarria da. Finalean izan dira biak gainera. Arrazoi nagusia izar nagusiekin jokatzea izan bada ere, beraiek ez dute huts egin.

Egia esan Nagore Martin eta Laura Sáez beste guztien gainetik izan dira eta finaleko txartelak nahiko eroso lortu dituzte. Finala beste kontu bat izatekoa zen baina esperientzia gradu bat dela beste behin argi utziaz, ‘nagusiak’ gaztea menderatu du. Laura Sáez-ek oso ondo irakurri du finala eta Nagore Martín eusteaz aparte, ideia gabe utzi du. “Ez dakit zer egin” zihoen gasteiztar biziak finala jokatzen zegoela. Bi izarrak ia banakako bat jokatu bazuten ere boliviarrek eginiko lan txukuna ere aipatu behar da.

Bigarren zatian Nagore Martín hasi zen egin beharreko jokua zein zen asmatzen baina berandu zen jada. 4-14 zihoazen aurkariak aurretik eta ezinezkoa egin zitzaion buelta (16-25), txapelak Mena eta Laura Saez-entzat.

Larruzko Paletako lehiaketa Latasa-J.Bilbao argentinar bikoak irabazi du. Ligatxuko partidu biak zein finala aixe atera dituzte aurrera. Ez Venezuela, ezta euskal selekzioko bikoa ere (Jon Ander Beriain eta Kepa Leiva) ez dira etxekoei neurria hartzeko. Finalean gainera, oso eskas hasi zuten partidua euskaldunek (10-0) eta horri buelta ematea ez zuten ahalbidetu. Emaitza argia eta txapelak argentinarrentzat (35-25).

Gaur Necocheara heldu da txapelketako partaide multzoa eta bihar ekingo diote lanari berriz. Euskal Etxeko trinketea zai dute guztiek.