Datorren ostiralean Ander Antxia-ren aurka jokatuko du partidu nagusia ostiral iluntzean Ugarte, iazko txapelduna, menderatu ostean (20-40)

 

Mikel Gonzalez-ek aurten ez du huts egin eta TORNOSOLO KOPA Sari Nagusiko finala jokatuko du. Finala Ander Antxia-ren kontra jokatuko du hurrengo ostiralean Paxkal De Ezcurra-k finalerdiari uko egin ostean.

Mikel Gonzalez eta Inhar Ugarteren artekoa istorio gutxiko lehia izan da. Beti alde nabarmenak izan ditu berriztarrak eta Algortako txikia ezinean aritu da. Gainera partidu hastapenetan ia eskua ere mindu zaio eta finalerdia guztiz apurtu da (20-40). Mikel Gonzalez-ek bere joku eta emaitza onei jarraipena eman die horrenbestez eta finalerako txartela polstikoan du jada.

Ander Antxiak, finalerdia jokatu ordez lagunartekoa jokatu du Asier Aspuru-ren kontra. Ezustean gazteak irabazi du (32-40) bien arteko aldea hain handia ez dela argi utziaz. Lagunartekoa izanda eta azken egunetan gerriko arazoak izan ostean Antxiak agian ez du bere onena eman baina aurkariak partidu oso ona egin du eta merezita gailendu da.

Bi bizkaitar izango dira beste behin Tornosoloko final nagusian.