Laurent Lambert eta Antton Amulet garaitu dituzte 40-35 bart Tornosolon

Munduko Pilota Batzarraren TRINKETE TOUR ekimenaren aterkipean, beste behin, SAN TROKAZ lehiaketa atzo ekin zion lehiaketari Tornosolo trinketean.
Lehen mailako lehen finalerdia jokatu zen eta bertan Mikel Gonzalez eta Inhar Ugarte suertatu ziren garaile (40-35). Partidua xamur eraman zuten bizkaitarrek azken hamarkadararte baina bigarren zatian atzelari bizkaitarrak izaniko txakalaldi batek aukerak eman zizkien iparraldekoei. 31-32 galtzen ere jarri ziren bertokoak baina berriz Ugarte-ren jokua baretu zenean, Mikel Gonzalez-ek lehia erabaki zuen.
Gaur arratsaldez, etorkizunezkoen finalerdiak jokatuko dira /Ziarrusta-Uribe aurka Arabiourrutia-Eraña; Fullaondo-J.Bilbao aurka Prieto-Aspuru/ eta bihar eguerdian lehen mailako beste finalerdia. Maila nagusikoan Gordon-Antxia / Gandiaga-Palomés lehiatuko dira.