Kennedy eta Firpo argentinarrak garaitu zituzten bart Sopelan eta igandean titulua izango dute jokuan; gaur erabakiko dira beste finalista guztiak Sopelan zein Abadiñon (19:00etan)

Sopelan bart ezagutu ziren nazioarteko lehen finalistak. Euskal selekzioa ordezkatzen duten Millet eta Andonegi-k lortu zuten sari preziatua Kennedy eta Firpo argentinarrak garaituta. Kostatakoa izan zen garaipena laurek ere partidu bikaina jokatu baitzuten, ihardunaldiko onena eta borrokatuena. Argentinarrak hartu zuten aurrea (14-6) baina beraiek pixkat behera egin zuten ehinean euskaldunak gora egin zuten eta 30-35 irabazi. Oso partidu ona, teknikoki zein indarrez bikain. Azkenean saria bertokoentzat.

Atzoko beste bi partiduak aixe atera zituzten aurrera euskaldun zein argentinako bigarren bikoteek, zeinak gaur finaleko beste txartela izango duten jokuan. Garate-Agirre eta Basualdo-Beron arituko dira elkarren kontra. Etxekoek berea eman beharko dute igandeko finalaren bila.

Abadiñon, eskuz eta trinketean oraindik ez da finalistarik erabaki. Gaurkoa da egun nagusia non biharko finalisten nortasuna jakingo den. Bolivia-ko bi bikoteek bi ‘nolabaiteko finalaurreko’ jokatuko dituzte. Lehen argentinarren aurka, bestea euskal selekzioaren kontra. Euskaldunak faborito dira baina kontu handiz hartu beharko lukete partidua. Bolivia eta argentinarren lehia, teorian, oso lehiatua iragartzen da.

:arrow: TORNEO INTERNACIONAL MPB – EMAITZAK

:arrow: EZKER HORMAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA | Larruzko Paleta | Frontón SOPELA TXAPELKETAKO EGUTEGIA

:arrow: NAZIOARTEKO TXAPELKETA TRINKETEAN | Ezkuz Binaka | TORNOSOLO TRINKETEA TXAPELKETAKO EGUTEGIA