Gaubeka-Ibai Perez / Necol-Ibargarai eta Fusto-Brefel / Landeta-Imanol dira Binakako Pala txapelketako partiduak bihar Mungia-n (19:30etan)

 

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak bigarren ihardunaldia izango du biharkoa (19:30etan). Mungian batzu garaipenen bidean jarraitu nahi duten bitartean, besteek bide bera harrapatu nahiko dute. Joku era eraberritua dela eta biharko partiduak lehen ihardunaldikoarekiko ezberdinak izango dira.

Lehen partiduan, Gaubeka eta Ibai Perez Necol eta Ibargarairen kontra arituko dira. Bizkaitarrak iaz azpitxapeldun izan ziren eta bikote ona osatzen dute, konpentsatua teknikoki zein indarrez. Aurrez aurre duten bikoa indartsua da. Necol zein Ibargaraik zartako itzelak jotzen dituzte eta heurei eusteko lanak handiak izan daitezke. Indarraren eta trebeziaren arteko dema dela izan liteke, garaipena nork lortuko duen ikusteke dago.

Bigarren partiduan, Fusto-Brefel eta Landeta-Imanol neurtuko dira. Argentinarrak oraindik hatzamarra ez du guztiz osatua baina jokatzea erabaki du. Bikote sendoa osatzen du Brefel-ekin batera baina Imanol-ek momentuan duen jokuarekin galtzabete lan izango dute irabazteko. Landeta ere gogotsu ariko da eta partidu interesgarria izan daiteke.