Ostiral honetan hasi eta maiatzaren 16rarte palista onenak bertan ikusteko aukera izango da eguerdian aurkeztutako lehiaketa tarteko

Gaur eguerdian aurkeztu da Mungiako Torrebillela Kultur etxe dotorean Munduko Pilota Batzarraren urteroko Binakako Pala Txapelketa Nagusia. Bertoko udaletxearen laguntza tarteko, lehiaketa osoa Mungiako udal pilotalekuan jokatuko da ostiralean hasi eta maiatzaren 16ra bitartean.

Lau bikote izango dira urteko binakako titulu nagusia lortzekotan. Zubiri-Imanol, Fusto-Ibargarai, Gaubeka-Ibai Perez eta Landeta-Brefel dira aukeratuak. Denen ahotan argentinarrak eta nafarrak osatzen duten bikotea da favorito baina “akoplatu” beharra izango dutela aipatu dute biek ere gaurko aurkezpenean oso gutxitan jokatu baitute elkarrekin.

Zubiri eta Imanol-ek titulua berritu nahi dute eta horretarako ‘gustuko pilotalekua’ duela esan du Bilboko atzelari ezkertiak. Zozketa bitartez osatu da lehen ihardunaldia eta ostiralean, 19:30etan hasita, Gaubeka-Ibai Perez / Landeta-Brefel eta Fusto-Ibargarai / Zubiri-Imanol partiduekin hasiko da txapelketa.

Bakoitzak berea eman ezkero lehiaketa bikain baten aurrean aurkitzen gara zeinetan herramintarako pilotazaleak gozatua hartuko duen

ERANSKINA