Munduko palistarik handienak ostiralero arituko dira bertoko udal pilotalekuan (19:00etan) txapela nagusia helburu dutela

Gaur aurkeztu da Mungiako TORREBILLELA eraikinean 2018.eko BINAKAKO PALA txapelketa. Aurreko urteetan izaniko arrakasta tarteko, egitura bera izango du aurten ere lehiaketak non partidu denak ezberdinak izango diren. Pilotari denak elkar trukatuz arituko dira bakoitzak bere interesen defentsan.
Irekiera jaialdirako partidu oso interesagarriak geratu dira gaurko zozketaren ostean. Landeta-Urrutia / Gaubeka-Gordon eta Fusto-Ibargarai / Zubiri-Ibai Perez izango dira neurketak zeinetan bakoitzak berea eman ezkero pilotazalea gozatu ederra hartuta aterako den.
Lehiaketak ligatxuko sei ihardunaldi izango ditu eta lau pilotari onenek, bi aurrelari eta bi atzelari, jokatuko dute maiatzaren 5erako iragarritako finala.

ERANSKIÑA