Maiatzaren 5ean txapelak irabazi nahi dituen orok gaurdanik hasi beharko dute lanean herriko udal pilotalekuan (19:00eta)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusia, Munduko Pilota batzarrak antolatzen duena, gaur hasiko da Mungiako udal pilotalekuan.

Irekiera jaialdian, aurkezpeneko zozketak ala erabakita, partidu oso interesgarriak jokatuko dira. Lehen partiduan etxeko pilotariak jokatuko du. Landeta-Urrutia bikoak Gaubeka-Gordon izango dituzte aurkari eta benetan partidu zaila da beraiena. Azken hauek kutxabank liga irabazitakoak dira, armintzarra banakako txapelduna ere bai eta duen joku bolada ezinhobea da. Benetan konplikatua.

Bigarrena, erakargarria. Fusto-Ibargarai / Zubiri-Ibai Perez. Bizkaitar bikote gaztea, biak joku bikainean gainera, izar nagusienen kontrako lehian.