Bihar bertan (19:30etan) ekingo zaio aurtengo Binakako Pala txapelketari

Beste urtebetez Mungia-k Binakako Pala Txapelketa nagusia bere pilotalekuan bizitzeko aukera izango du. Munduko Pilota Batzarraren txapelketak urteko pilotari handienak zeintzu diren isladatzen ditu, bikote osotuaz eta bakoitzak bere postuan emanikoa kontuan hartuta. Bakoitzak berea eman eta puntuak lortuko ditu aurten ere beti aurkari zein bikote ezberdinak izango dituelarik.
Irekiera jaialdirako partidu oso interesagarriak geratu dira nahiz eta neurketa bakoitzak baduen bere bikote faboritoa. Necol-Gordon / Fusto-I.Pérez eta Gaubeka-Imanol / Landeta-Breffel dira biharko iragartzen diren partiduak. Lehena argentiarraren eta Sestao-ko txapeldunaren alde eroriko denaren susmoa dago denen artean baina ezustekoak beti ematen dira eta hori lortu nahi dute Necol eta Iker Gordon debutatu berriak. Bigarren lehian, iazko azpitxapeldunak dira faborito baña kontuz Landetak etxean jokatzeaz gain iazko atzelari erregea baitu kide.
Denak pilota gosez daude Mungian, iazkoa bikaintasuna oraindik gogoan. Seguru pilotari guztiek berea emango dutela ikuskizun handiena emateko bidean.