Bi hilabete luzez, ostiralero, bertako udal pilotalekuan jokatuko da Munduko Pilota Batzarraren BINAKAKO txapelketa zeinetan jokamoldeko izarrak batuko diren

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusia aurkeztu da gaur eguerdian Mungiako Torrebillela jauregian. Bertan, pala zaletasun handia duen herri bizkaitarrean, jokatuko da txapelketa osoa. Ostiralean hasi eta apirilaren erdialderarte luzatuko da lehiaketa.

2016. urtekoa lehiaketa ezberdina izango da, berritasun handikoa zeinetan bikoteak eta aurkariak beti ezberdinak izango diren. Partiduz partidu pilotariek puntuak lortuko dituzte eta horren arira lortuko dute finalerako txartela edo ez. Ez da bikote finko bat izango eta aurrelari bakoitzak beste aurrelari denen kontra jokatuko badu ere, bi itzulitara, beti atzelari ezberdin batekin izango da. Berdin atzelarien kasuan.

Norbanakoak lortutako puntuak kontuan hartuta, sailkapen bat eratuko da eta hortik aterako dira finala jokatuko duten pilotariak zein hirugarren eta laugarren posturakoa jokatuko dutenak. Atxikita aurkezpenean eginiko zozketaren bitartez eratutako egutegi osoa.

AURKEZPENEKO DOSSIERRA