Arabar aurrelaria zuzenean finalera sailkatu da, Etxaniz finalerditan izango da eta galtzaileak, Goikoetxea eta Villanueva, agur esan diote zirkuituari

Nesken Gomazko ‘mpb’ Paleta Zirkuituak gaur bertan bukatu du bere ligatxua eta horrenbestez azken fasea erabakita geratu da. Matiena-ko pilotalekuan N.Martin-Etxaniz eta Goikoetxea-Villanueva neurtu dira eta lehenak suertatu dira garaile (30-11).

Urnietako eta Larrabetzuko pilotariarentzat hil ala biziko partidua zen finalerditara sartzekotan eta, ahalegindu diren arren ezin izan dute garaipenik lortu. Aurkariak ziren faborito eta kondizio hori nabarmen utzi dute agerian. Nagore Martin eta Leire Etxaniz gehiago izan dira bai aurrean, bai atzean.

Azken fasea, etzi hasiko da Zornotzan (11:30etan). Finalerdian, Arrizabalaga eta Etxaniz-k osatuko dute bikotea. Aurkari Itsaso Pradera eta Ane Isasmendi izango dituzte. Bigarren sailkatuak eta hirugarrenak elkarren kontra. Orainarte erakutsitakoarekin lehenak dira faborito baina mallabiarrak eta arabarrak badute ezustekoa emateko gaitasunik. Ligatxuaren ostean, ranking buruak finalean dira zuzenean. Nagore Martin eta Laura Saez azaroaren 8ko finaleran esperoan daude jada.