bikoaren kontrakoan (21-30), aurrelariak aldiz Villanueva-rekin Pradera eta Isasmendiren aurka emaitza berberez

Nagore Martin eta Laura Saez gasteiztarrak maila bikainean ari dira Nesken Gomazko Paleta-ko ‘mpb’ zirkuituan. Pasa den ostiralean, elkarrekin, erakustaldia eman zuten Larrabetzun. Atzo igandea Mallabian, bakoitzak bere kabuz tokatu zaizkion partiduak aurrera atera dituzte.

Laura Saez garaile izan da Olatz Arrizabalarekin batera Goikoetxea-Etxaniz bikoaren aurka (21-30). Bere maisutasuna agerian utzi du. Aurrelariak ere ondo lagundu dio baina gasteiztarra izan da bikoteko lider eta gidaria.

Nagore Martin indartsu dago eta Mallabian nabarmen utzi du agerian bere egoera. Villanueva-rekin batera 30-21 gailendu da Pradera eta Isasmendi-ren kontrako partiduan. 22-21 ere egon da partidua baina galtzaileen bukaera eskasak, huts asko egin dituzte azken txanpan, xamurtu du gorrien garaipena