Munduko Pilota Batzarrak Venezuela, Bolivia, Peru, Uruguay, Txile, Mexiko eta Euskal Selekzioko pilotariak jarriko ditu lehian hurrengo aste osoan

Kartela-OROKORRA_Page_1Bihar bertan hasi eta igandera bitartean nazioartean gure kirolarekin bat egin eta gozatzen duen hainbat pilotari berton izango da. Bolivia, Venezuela, Txile, Uruguay, Peru eta Mexikotik etorritako pilotariak euskaldunekin bat egingo dute eta denek berea erakutsiaz lorpen garrantzitsuak ahalbidetu nahiko dituzte Bilbo, Lekeitio edo Abadiñon jokatuko diren jokamolde ezberdinetako torneoetan.
Bilbo izango da egoitza nagusia non Nesken Gomazko Paletako ezker hormako lehiaketa jokatuko den Bizkaia Frontoian. Trinketean aldiz Eskuz Binakako Elitea eta Gomazko Paleta Mutiletan. Abadiñoko trinketean Eskuz Banaka eta Binakako lehiaketak jokatuko dira eta Lekeition Eskuz Binakako elitea hau ere trinketean. Nazioarteko pilotari nabarmen ugari izango da bertan baina denen gainetik mexikoko trinketistak aipatu behar. Waltary kubatarra eta baita, nola ez, euskal selekzioko pilotariak ere. Atxikita kartela orokorra, eliteko lehiaketen konkretua eta programa osoa.