Aurrelari frantziarrak erraz izan zuen sailkapena Brefel-en lesioa tarteko; artean, partidu bikaina egin eta Urrutia garaituta (3-0) egin zuen aurrera armintzarrak

Brefel eta Urrutia, aurreko larunbatean joku ona plazaratuz Gordon zein Landetaren aurka garaipena lortuta, sendo agertu ziren larunbatean BIZKAIA frontoira. Halere, bigarrenean porrota jaso eta etxera bidean jarri zituzten biak Necol eta Zubirik.
Egia esan, Brefel-ek bere aukerak defendatzeko aukerarik ere etzuen izan partidua hasi ta segituan lesionatu eta hospitalera joan beharrean izan baitzen. Orkatila bihurrituta agur esan zion Banakakoari. Berak nahi etzuen moduan baina Dan Necol-ek aurrera egin zuen txapelketan eta Gaubeka du zai larunbatean. Zubiri-k jokatu behar izan zuen bai eta ondo jokatu ere. Estreineko partidua izan arren, Armintzako aurrelariak partidu borobila eskeini zien zaleei eta bere herrikidea hiru jokutan garaituta (10-3, 10-8, 10-5) etxerako bidean utzi zuen. Larunbatean Pablo Fusto izango du aurkari.