Urrutia-rekin Gaubeka-Gordon bikoa garaitu zuen (3-2); artean Fusto eta Ibargaraik berea egin eta Zubiri-Ibai Pérez menderatu zituzten baita (3-1)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusia bikain hasi zen pasa den ostiralean Mungian. Jende asko eta partidu dotoreak estreineko jaialdian non pena bakarra etxeko pilotariak, lan arazoak tarteko, ezin jokatu izana.

Landeta-Urrutia / Gaubeka-Gordon zen iragarritako partidua baina mungiarrak ezin jokatu eta bere tokia Dan Necol-ek hartu zuen. Frantziarrak partidu bikaina egin zuen eta faboritoei irabaztea ahalbidetu zuen. Urrutia zein Gordon-ek frontoi luzera egokitu ezinda hasi zuten partidua baina gero txukun jokatu zuten. Armintzarra, dena den, sopeloztarra baino hobeto. Aurrean lehia itzela Gaubeka eta Necol-en artean eta azkenerako zortea lagun Necol eta Urrutiak, tantu bakarrak erabaki baitzuen norgehiagoka (10-7, 5-10, 10-7, 7-10, 9-10).
Bigarrenak etzuen aitxakiarik izan. Fusto-Ibargarai nagusitu ziren Zubiri eta Ibai Perez-en kontrakoan baina laurek nota ona merezi dute. Lehen jokoetan tiki-taka bikaina izan zuten aurreko koadroetan Fusto eta Zubirik. Jendeak gozatu egin zuen. Bigarren zatian Ibargaray izan zen jaun eta jabe itzelezko pilotakadak joaz (5-10, 10-7, 10-7, 10-3).

:arrow: Puntuaketa 1.Ihardunaldi OSTEAN